2007-10-23

"CURRICULUM BERRIA ETA ARLO KONPETENTZIAK" prestakuntza-jardunaldiko (2007-10-18) dokumentazioa

Joan zen ostegunean, Donostiako EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, prestakuntza-jardunaldi bat izan zen. jardunaldian erabilitako dokumentazioa (power pointeko aurkezpenak)elkarrekin.org-eko toki honetan dituzue eskuragarri.

Hauek izan ziren jardunaldiko mintzagaiak eta hizlariak (dokumentua eskuratzeko klik egin ezazu izenburuaren gainean):

"Marko orokorra.Konpetentziak curriuculumean". Jaume Sarramona (UAB)

BIGARREN HEZKUNTZAKO ARLO EREMUEN CURRICULUMA
"Oinarrizko Hezkuntzarako Tutoretza Plana egiteko Orientabideak". Begoña Berroeta
Zientifiko-Teknologikoa:
"Matematika". Santiago Fernández
"Zientziak". Tere Santos
"Teknologia". Joseba Alkorta
Gizarte-Hizkuntza:
"Hizkuntzak". Mari Mar Pérez-Marivi Apraiz
"Gizartea". Carlos Puertas

LEHEN HEZKUNTZAKO ARLO EREMUEN CURRICULUMA
"Matematika". Jose Ramón Gregorio
"Hizkuntzak". Koro Lete - Maite Pérez. (eta Ejenplifikazioa)
"Ingurunea". Juan Manuel Rodríguez
"Oinarrizko Hezkuntzarako Tutoretza Plana egiteko Orientabideak". Begoña Berroeta

2007-10-22

Hezkuntza krisialdian? Roger Schank-i elkarrizketa

Eduardo Punset-ek TVEko "Redes" telesaioan Roger Schank-i elkarrizketa egin zion, eta hezkuntzaz mintzatu ziren.

Roger Schank Adimen Artifiala ikertzen diharduen itzal handiko zientzialaria da, eta zientzia kognitiboek hezkuntzari eta irakaskuntzari egiten dioten ekarpenez mintzo da elkarrizketa honetan.

Curriculum berriaz, Oinarrizko Gaitasunez eta abarrez (berriz ere) pentsatzen jarriko garen une hauetarako dokumentu iradokitzailea suerta dakiguke elkarrizketa.

Begiratu eta entzun


Testua irakurri ahal izateko jo TVEren toki honetara
http://www.rtve.es/tve/b/redes/semanal/prg351/entrevista.htm

Gaitasunen ebaluazioa

Web gune honetan oinarrizko gaitasunen ebaluazioari buruzko zenbait artikulu eta aurkezpen azaltzen dira.