2007-11-14

EAEko Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculuma ezartzen duen Dekretua argitaratu da azaroak 13ko EHAAn

Azaroaren 13an (hilak 13 eta asteartea, AlaJainkoa!) gure Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculuma argitaratu da (azkenean ere!) EHAAn.

Hemen duzue erreferentzia:

175/2007 DEKRETUA, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzekoa.

Curriculum Dekretua eta eranskinak eskuratzeko, klikatu ondorengo aurkibidean

1.- Dekretua bera: atalak eta artikuluak

Eranskin guztiak biltzen dituen alezatia (654 orrialde, 5 Mb). Honen edukia zatika eskuratzeko klikatu datozen loturetan

2.- I. eta II. eranskinak: LH eta BHko ordutegiak

3.- III. eranskina: Oinarrizko Gaitasunak

4.- IV. Eranskina: LHko jakintza-arloen curriculumak

4.1.- Ingurunearen ezaguera

4.2.- Arte Hezkuntza

4.3.- Gorputz Hezkuntza

4.4.- Hizkuntzak: Euskara, Gaztelania eta Atzerriko Hizkuntza

4.5.- Matematika

4.6.- Herritartasunerako Hezkuntza

5.- V. eranskina: BHko irakasgaien curriculumak

5.1.- Hizkuntzak: Euskara, Gaztelania eta Atzerriko Hizkuntza

5.2.- Matematika

5.3.- Gizarte Zientziak

5.4.- Gorputz Hezkuntza

5.5.- Naturaren Zientziak

5.6.- Herritartasunerako Hezkuntza

5.6.- Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza

5.7.- Musika

5.8.- Teknologia

5.9.- Informatika

5.10.- Latina

5.11.- Kultura Klasikoa

5.12.- Erlijioen Historia eta Kultura


2007-10-23

"CURRICULUM BERRIA ETA ARLO KONPETENTZIAK" prestakuntza-jardunaldiko (2007-10-18) dokumentazioa

Joan zen ostegunean, Donostiako EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, prestakuntza-jardunaldi bat izan zen. jardunaldian erabilitako dokumentazioa (power pointeko aurkezpenak)elkarrekin.org-eko toki honetan dituzue eskuragarri.

Hauek izan ziren jardunaldiko mintzagaiak eta hizlariak (dokumentua eskuratzeko klik egin ezazu izenburuaren gainean):

"Marko orokorra.Konpetentziak curriuculumean". Jaume Sarramona (UAB)

BIGARREN HEZKUNTZAKO ARLO EREMUEN CURRICULUMA
"Oinarrizko Hezkuntzarako Tutoretza Plana egiteko Orientabideak". Begoña Berroeta
Zientifiko-Teknologikoa:
"Matematika". Santiago Fernández
"Zientziak". Tere Santos
"Teknologia". Joseba Alkorta
Gizarte-Hizkuntza:
"Hizkuntzak". Mari Mar Pérez-Marivi Apraiz
"Gizartea". Carlos Puertas

LEHEN HEZKUNTZAKO ARLO EREMUEN CURRICULUMA
"Matematika". Jose Ramón Gregorio
"Hizkuntzak". Koro Lete - Maite Pérez. (eta Ejenplifikazioa)
"Ingurunea". Juan Manuel Rodríguez
"Oinarrizko Hezkuntzarako Tutoretza Plana egiteko Orientabideak". Begoña Berroeta

2007-10-22

Hezkuntza krisialdian? Roger Schank-i elkarrizketa

Eduardo Punset-ek TVEko "Redes" telesaioan Roger Schank-i elkarrizketa egin zion, eta hezkuntzaz mintzatu ziren.

Roger Schank Adimen Artifiala ikertzen diharduen itzal handiko zientzialaria da, eta zientzia kognitiboek hezkuntzari eta irakaskuntzari egiten dioten ekarpenez mintzo da elkarrizketa honetan.

Curriculum berriaz, Oinarrizko Gaitasunez eta abarrez (berriz ere) pentsatzen jarriko garen une hauetarako dokumentu iradokitzailea suerta dakiguke elkarrizketa.

Begiratu eta entzun


Testua irakurri ahal izateko jo TVEren toki honetara
http://www.rtve.es/tve/b/redes/semanal/prg351/entrevista.htm

2007-09-27

BJPko hitzaldiak: "Zientzietako Curriculum berria". Tere Santos

Asteazkenean (irailak 19) Tere Santosek (BG00ko Aholkularia, Zientzietako Arduraduna) Zientzietako Curriculum Berriaz hitz egin zigun: Hitzaldi horretan erabili zuen ppt aurkezpena jarraian duzu.

BJPko hitzaldiak: "Matematikako Curriculum berria". Fernando Fouz

Asteazkenean (irailak 19) Fernadon Fouzek (G01 BGko Bigarren Hezkuntzako Aholkulariak) Matematikakp Curriculum Berriaz hitz egin zigun: Hitzaldi horretan erabili zuen ppt aurkezpena jarraian duzu.

2007-09-20

BJPko Hitzaldiak: "Hizkuntzen curriculuma", Teresa Ruiz

Asteartean (irailak 18) Teresa Ruizek (BG00 Aholkulariak, Hizkuntzen Trataera Bateratua Programako Arduraduna) Hizkuntzen Curriculum Berriaz hitz egin zigun: Hitzaldi horretan erabili zuen ppt aurkezpena jarraian duzu.




BJPko hitzaldiak: Migel Angel Zabalzarena

Astelehenean (irailak 17) Miguel Angel Zabalzak (Santiago de Compostelako Unibertsitateko) irakasle nafarrak gai honetaz hitz egin zigun:
Las competencias: una nueva vision del curriculo escolar

Hitzaldi horretan erabili zuen ppt aurkezpena jarraian duzu.




Aurkezpena zeureganatzeko klik egin hemen


Gaitasunen ebaluazioa

Web gune honetan oinarrizko gaitasunen ebaluazioari buruzko zenbait artikulu eta aurkezpen azaltzen dira.